MUSIBLA #171: Confidence Man, Txo, Walt Disco, Telmo Trenor, MICE, Maraca Diablo, Catch & Soul

Gaurko saioaren lehenengo konpasak oso dantzagarriak izango dira. Confidence Man talde australiarraren eskutik disko-soul zartako pare bat jarriko ditugu euren azken diskotik: TILT. Azken saioetan Txo musikariaren musika jartzen ibili gara. Gaur ere Eklektrikoak diskotik ateratako bi abesti ekarriko ditugu. Txomin Larronde itsasuarrak bigarren diskoan abesti biziak bildu ditu. Bere Bandcamp-en dago salgai. Hirugarren gonbidatua Eskoziatik dator eta Walt Disco dute izena, euren azken diskoan (Unlearning) pieza ederrez betea dago. Telmo Trenor musikariak bere indarrak batu ditu Andoni Olaetxearekin abesti puska bat grabatzeko: “Que se vayan ya los yankis”. Honekin batera “Run” izeneko abestia ere jarriko dugu gaurko saioan. MICEk disko berria iragarri du irailerako eta bitartean abesti bat daukagu datorrena dastatzeko. Lautada izena jarriko dio azken grabazioari. Miren Narbaizak ukitzen duena erakargarri bihurtzen du, pertsonalitate handiko musikaria da Eibartarra. Gaur jarriko ditugun abestietan egiaztatuko duzue ez gabiltzala gezurretan. Maraca Diablo taldearen musikak kulunkatzen zaitu eta era berean garraztasun puntu bat ere badu, soinu bere-berea dute eta izugarri gustatzen zaigu Mendaroko taldea. Euren azken diskotik bi abesgti puzka “Urtaroak” eta “Huts”. Bukatzeko Catch & Soul taldearen musika. Tabula Rasa du izena euren azken grabazioak. Santurtzikoek oso proiektu erakargarria osatu dutela iruditzen zaigu. Ea zuek ere disfrutatzen duzuen.

Deskargatu hemen.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

SOINUGELA: Houdeida Hefdi, Funky Reggae, The Rolling Stones 1977, Morau + Beñardoren 'Ardo'

ar. Eka 28 , 2022
Tunisiako Houdeida Hefdi perkusio jolearen lehenengo grabazioa, Fleuves de l’Âme (Arimaren ibaiak), aurtengo musika berriaren misteriotsuenetakoa dugu. Jalal Nader bouzouki jolea, Radhi Chnaouali bibolinak eta Suediako Olaf Dreijer, musika elektronikoaren aztia izan dira Houdeidaren laguntzaileak zeharkaldi honetan. Entzun ditugunak: Appel du Danube, Echos de Medjerda eta Souffles du Nil. Boss […]

Honekin lotuak