SOINUGELA: Bob Dylanen laginak

Izenburuak dioenez, gaurko Soinugelaren ardatza Bob Dylanek 1962-64 bitartean halamoduz grabatu zituen kantu laginak izan dira, berrikitan “The Witmark Covers” izenpean plazaratu baitituzte. Garai hartan ohitura bazen kantak grabazio xume batez grabatu eta lagin modura diskoetxeetara bidaltzeko, kantaren nolakoa iazter zezaten. Horiexek dira, hain zuzen ere, orain berreskuratu ditugun piezak, Dylanen diskografia osatze aldera. Bestalde, esan beharra dugu gure gidaria, Pedro Elias Igartua, Donostian izan zela joan den igandean eta, kontzertuaren kronika egiteaz gain, John Hiatten oraintsuko zenbait kanta ere ekarri digula. Kiko Venenok disko berria plazaratu du, eta hartaz gozatzen hasi gara. Tankera ezin ederragoa hartu diogu “Dice la gente” lanari. Los Lobosen azken diskotik ere zerbait entzun dugu, eta, aurreko astean bezala, Ingalaterran bizi diren musikari atzerritarren emaitzekin jarraitu dugu “Looking For A New England” bildumaren bidez.

SAIOA DESKARGATU!!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

SOLAS GIROAN: Trianoko goi tentsioko linea

al. Aza 8 , 2010
Iosu Larrinaga soziologo eta EHUko irakaslearekin izan gara. Alde batetik, larunbatean, Enkarterriek pairatzen duten desindustrializazioa salatzeko egin manifestazioak aipatu dizkigu eta egungo egoeraren panorama aipatu. Bestetik, Red Electrica de España izeneko enpresak Trianoko mendietan barna egiten ari den goi  tentsioko linearen obrak legez kanpokoak direla esan berri du Auzitegi Gorenak, […]

Honekin lotuak