Gaur ere disko sorta ederra ekarri du Pedro Elias Igartuak. Lehen orduan, monografiko berezi bat egin du Tony Hazzard “singer-songwriterrekin”. Bigarrenean, aldiz, Gabon kantak izan dira nagusi: Rufus Wainwrigth, Sharon Jones, John Scofield, Sea of Bees, edo Staple Singersenak hain zuzen.
Arturo Elosegi Irurtia izan dugu gonbidatu gaurko saioan. Bera biologian doktorea da, ekologiako katedraduna eta EHUko landareen biologia eta ekologia saileko ikertzailea eta irakaslea, Ingurumenari lotutako dibulgazio saio ugari egin ditu eta, batez ere, ibaien egoerari erreparatu dio hainbat azterlanetan. Zientzialaria izateko motibazioez jardun dugu berarekin, zientziak duen magia, erakarmena… […]