Harkaitz Cano, “Beti oporretan” #50DA

Harkaitz Cano idazlearen Beti oporretan liburu berria nabarmendu da aurtengo azokako nobedadeen artean Susa argitaletxearen erakustokian. Berak azaldu digunez, helduentzako ipuin liburu honetan bidaiak dira gai edo giroa, baina kontakizun independienteak dira, batzuk tradizionalagoak, esperimentalagoak besteak. Gainera, bere esanetan “nobelak ez bezala, ipuin liburuak ez dira idazten, ipuinak baizik. Uda giroko hainbat ipuin nituela jabetu nintzenean hasi nintzen giro horretako ipuin gehiagoren bila”, libururako falta direnak lortzeko. Horrela, oporren beste aldea ere hasi zen bilatzen, ikuspegi ironikoagoa edo ilunagoa ere emateko. Amaiera ustekabeak eta erabat aurreikusiak, forma klasikoak zein esperimentalak aurkituko ditugu liburu anitz honetan.

Abestien bertsioez ere mintzatu gara, berak hainbat abesti ezaguni euskarazko letra ezarri dien Abesti bat gutxiago disko-liburua aurkezteko ekitaldira sartzear zela, bertsiogintzaz erakustaldi saio praktikoa egin baitu Ahotsenean, Rafa Rueda eta Oier Aranzabalekin.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Josu Bergara eta Gorka Chamorro, Taupaka elkartea #DA50

ar. Abe 8 , 2015
Autoekoizleekin mintzatu ostean, Taupaka elkartearen erakusmahaira hurbildu gara eta bertan Josu Bergara topatu dugu bere diskoak saltzen. Berriena, Kanta txikien indarra izenekoa, zuzenean Kafe Antzokian grabatutako kontzertua da. Autoekoizpen lana egiten du ia osoki berak, eta Taupaka elkartearekin argitaratzeko arrazoiak eman dizkigu. Ondoren, Gorka Chamorrok Taupakaren filosofia eta jarduna azaldu […]

Honekin lotuak