Sarean Zehar #346: [Aipatu duzun pertsona hori berri gehiago ematen ditu]

Euskaraldia eta Euskararen Nazioarteko eguna pasata, saio honetan berriaren atala pixka luzetxoa geratu zaigu. Gaur ere Twitterri buruz gehiegi ez hitz egiten saiatu gara. Horretarako, Europar Batasunak ekartzen dizkigun berriak aipatu ditugu, hala nola, 5G konexioa hegaldietan baimendu duela eta satelite bidezko Interneta martxan jarri nahi duela. Bestalde, datu prozesamendu zentroek sortzen duten kutsadurari buruz hitz egingo dugu. TituLOL baino lehen hiru berri formatu txikiagoan aipatuko ditugu: Debekua. New Yorkeko estatuarena kriptotxanponengan; Harpidetza, Mercedesek martxan jarriko duena auto berrietan ezaugarri batzuk aktibatzeko, eta Komisioa, PayPal kobratuko duena erabilerarik gabeko kontuei.

Sarean Zehar Borja Arbosak eta Iñigo Sendinok egindako saioa da, teknologiaren gaineko berriak umorearekin jorratzen dituena.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

MUSIBLA #181: Sault, OGI, Ines Osinaga, Night Palace, Battle Ave.

ar. Abe 6 , 2022
Sault talde berezi bat da. Rock eta soula jorratzen duen kolektibo britaniarra da. Gaur Untitled izena duen grabaziotik atera ditugun bi abesti eskainiko dizkizuegu. Hurrengoa, bide beretik dator. OGI musikariak bere estreinako diskoarekin txoratu gaitu. Monologues du izena eta zinez merezi du. Bertan biltzen dituen 6 abestiak soul eder eta […]

Honekin lotuak