MUSIBLA #181: Sault, OGI, Ines Osinaga, Night Palace, Battle Ave.

Sault talde berezi bat da. Rock eta soula jorratzen duen kolektibo britaniarra da. Gaur Untitled izena duen grabaziotik atera ditugun bi abesti eskainiko dizkizuegu. Hurrengoa, bide beretik dator. OGI musikariak bere estreinako diskoarekin txoratu gaitu. Monologues du izena eta zinez merezi du. Bertan biltzen dituen 6 abestiak soul eder eta dotorea nola egiten den erakusten du. Arrasatetik datorkigu Ines Osinaga. Gose taldean egindako ibilbidea behin behinean bukatuta, harribitxi bereziak egin dihardu, zein baino zein ederrago. Gaur horren adibide bat ekarri dizuegu. Ixabe taldea bere bide egiten ari da, oraingoan Antena Baita #3, eta bide oparoa, iradokigarria, berezia. Gaur diskoko bi abestiak. Diving Rings izena dauka 2022 honetan Night Palace-k atera duen diskoa. Esperimentazioa, rocka, soinu progresiboen apur bat… Disko interesgarria oso! Azkena, baina ez txarrena, Battle Ave. euren I Saw The Egg. Poliki hasi, zurrunbiloan kateatuko zaituzte.

Deskargatu hemen.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Beñat Gaztelurrutia: "Ohiko azoka izango da aurtengoa eta aurreko urteetako jendearen erantzuna espero dugu"

az. Abe 7 , 2022
Martxan da 57. Durangoko Azoka. Goizeko 10:30ean zabaldu ditu ateak azokako gune nagusiak, Landakok. Gaurko ikasleen goizarekin abiatu da azoka. Lehenengo gonbidatua Beñat Gaztelurrutia izan da, Gerediaga elkarteko kudeatzailea. Lehenik, kopuruen inguruan mintzatu gara, 2019an 264 erakusmahai izan zituen Landako guneak, eta aurten 248, baina, hori baino sakonagoa izan behar […]

Honekin lotuak