Gazteak protagonista diren Geruzak sortako dokumentala proiektatu da gaur IRUDIENEAn, askatasuna gaitzat duena, hain zuzen ere. Proiekzioaren ostean solasaldi laburra egin dute bertan ageri diren bi gazterekin eta Eneritz Furyakek kantu pare bat abestu ditu. Gazteen eguneroko kezka eta galderetatik abiatuta, euskaraz eta euskaratik, feminismoa, soziolinguistika, kultura eta pentsamendua lantzea helburu duen ikus-entzunezko proiektua da Geruzak, Elkar argitaletxeak eta Jakin fundazioak elkarlanean sortua, gazteekin gazteentzat egina. ELKAR argitaletxeko Alaitz Aizpuru eta JAKIN aldizkariko Lorea Agirrerekin mintzatu gara proiektuaz.
Deskargatu hemen.