“Batetik bestera” antzezlana migrazioak ditu abiapuntu

Benetan be antzerki taldeak Urriaren 30 estreinatu zuen “Batetik bestera” antzezlana. Hezegune batean kokatzen dute istorioa, Udaberriko migrazioa hemen da,  Iparrerantz doazen lehenengo bidaiariak heltzen hasi dira indarberritzeko premiaz. Prismatikoetatik adi-adi begiratzen baduzue, laster bereizi ahalko dituzue horietako hainbat. Gehienek ala beharrez ekin diote bidaiari bueltatzeko aukerarik izango duten ere jakin gabe. Zer oztopo aurkituko dituzte bidean? Zer helduleku… Gai horien bueltan ondu dute antzezlana. Patricia Urrutiarekin berba egin dugu, “Batetik bestera” umorezko sorkuntza dugu, euskaraz soilik gauzatuko dena. Benetan be taldearen aurreko lanetan bezala,  txikiak eta gazteak hazten laguntzeko helduon ezintasun, kontraesan eta ergelkeriak partekatuko ditugu. Migrazioaren gaian sakonduko dute umorearen bidez, haurrak indarkeriatik babesten, izugarrikeria ez dadin behin eta berriro errepikatu. Aldi berean, ingurumenaren eta ondare naturalaren
ezagutza, babesa eta maitasuna sustatuko ditu antzezlanak eta elkartasuna, elkarbizitza, kulturartekotasuna balorean jarriko ditu.

Deskargatu hemen.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

PIPERPOLIS: Orbel taldearen Lur hezea lana ezagutu dugu

ar. Aza 29 , 2022
Baionako laukoteak lan berria argitaratu du. Camille Dizabo ahotsean, Anne-Lise Arnaud-Cazamayo teklatuan eta koroetan eta Txomin Urriza eta Alan Billi osatzen dute taldea. Orbel taldeak bigarren lana argitaratu berri du Lur Hezea deiturikoa. Lan berri hori osatzen duten 8 abestiek ere egunsentiko paisaiak marrazten dituzte, baina melodiak garbiagoak dira eta […]

Honekin lotuak