2018ko udazkenean  Bakarka deituriko lana plazaratu zuen Ruper Ordorikak. Gitarra lagun zuela, bakarka jo eta grabatu zituen bere kantuak, bere ibilbideko abesti ezagunenetako batzuk errepasatuta. Gaur Bakarka bi argitaratu du,  bere gitarraren eta ahotsaren laguntzarekin bakarrik, giro intimoan agertzen zaigu. Bere anaia Jonanekin Azkarateko Mamia estudioan grabatu, nahastu eta masterizatutako […]

Elkar Ilustrazio eta Ipuin Lehiaketa martxan da hamasei urteren muga gaindituta. Aurten 16. aldiz jarriko da martxan elkar Fundazioak haur eta gazteengan irakurzaletasuna eta euskararen erabilera bultzatzea helburu duen lehiaketa hau. Urteotan milaka haur eta gaztek hartu dute parte bertan, kalitate handiko lanak aurkeztuz. Aurten, Jon Ander Urkiagak idatzitako Azeri […]

“Euskalia” nobela izan dugu bide lagun, Mikel Alcarez Sarriegiren lehen nobela da. 2021ean Agustin Zubikaria beka jaso eta abenduan Elkar argitaletxeak plazaratu du. XXII. mendean euskaldunek gidatzen dute unibertsoko hamaika gailaxia, ehunka mirendade eta hamaika planeta gobernatzen dituzte, ongizate maila ikaragarriarekin. Baina bada handitasun horren kontra egin nahi duen Muturgogor […]

Gazteak protagonista diren Geruzak sortako dokumentala proiektatu da gaur IRUDIENEAn, askatasuna gaitzat duena, hain zuzen ere. Proiekzioaren ostean solasaldi laburra egin dute bertan ageri diren bi gazterekin eta Eneritz Furyakek kantu pare bat abestu ditu. Gazteen eguneroko kezka eta galderetatik abiatuta, euskaraz eta euskaratik, feminismoa, soziolinguistika, kultura eta pentsamendua lantzea […]

Kondenatu kantua irekitzen du Habi Taldearen EP berria. Lau kantuz osatutako disko txikia atera dute .HABI 2018an sortu zen, Jon Ander Artola eta Yeray Gascon taldekideen bideak gurutzatuta. Villabonan jaioak dira biak, eta musikarekiko pasioak elkartu zituen haien bideak. Hilaren hasieran kaleratu dute ‘Helmuga’. Lau kantuz osaturiko EPa da, Elkar […]

19 mandamenduren inguruko hausnarketak bildu ditu Iñigo Martinez Peña filosofoak. Gaur egungo bizimodua ulertzeko ariketan, inkontzienteki geureganatu ditugun aginduak bilatu eta definitzen ditu. Abiadura, denbora, alaitasuna, konpromisoa, dibertitu zaitez asko dira ditugun mandatuak bizitza honetan eta ia denok jauzten gara baten batean. Estudioetan izan dugu Iñigo eta gogoetarako tartea eman […]

Uxue Alberdik eta Araiz Mesanzak sortu dute hili album ilustratua. Liburuak  heriotza du hizpide. “Adin batetik aurrera, hil egingo garela ulertzen dugu, ulertzen saiatzen gara”, horixe da proiektuaren abiapuntuko hausnarketa. https://bilbohiria.com/docs2/2021/ibaizabal/210914_Hili_liburua.mp3 Deskargatu hemen.

Miren Agur Meabe idazleak eta Ane Pikaza ilustratzailearen artean egindako Begiak Zerumugan poema liburu ilustratuaz mintzatu gara gaurko saioan. Bidaia bat proposatzen dute poemak, iluntasunetik argitasunera, Miren Agurrek kontautu digun moduan. Liburuaren oinarrian azken hamabost urteetan idatzitako material bat dagoela nabarmendu du Miren Agur Meabek. 200 poematik gora zirenez hautaketa […]