Emakume ijitoek jasandako tratu arrazista salatu dute

Amuge eta Romi Berriak elkarteek manifestazioa egin dute, elkarteko gazteek jasandako tratu arrazista salatzeko.  «Normalizatutako» jokabideak «albiste bihurtzera» deitu dute Euskadiko Emakume Ijitoen Elkartea (AMUGE) eta Romi Berriak ijito gazteen elkarteak zazpi emakume ijitori laguntzen ditu  urtarrilaren amaieran Bilboko erdiguneko moda- eta perfumeria-establezimendu ezagunetako dendetako langileen aldetik jaso zuten tratu diskriminatzailea salatzeko. AMUGEn eta Romi Berriak-en, badakite ez direla gertakari isolatuak, baizik kultura baten isla, non normalizatzen den dendako eta segurtasuneko langileek susmagarritzat hartzea ijitoak izateagatik. Gogora dezagun AMUGEk praktika horien izaera sistematikoa frogatu zuela 2021ean, testing metodologian oinarritutako ikerketa baten bidez: erakundeak bisitatu zituen Bizkaiko 20 establezimenduetatik 16tan langileen portaerak eta jarduerak erregistratu ziren, aurreiritzi antigitanoetan oinarrituta. Gainera, bi kasu horiek elementu bereziki larriak dituzte. Lehenengoan, adingabe bati eta lau neska oso gazteri eragin die, eta langileak esplizituki adierazi du ijito izateagatik jazarri dituela, bezperan emakume ijito batek lapurtu zuen aitzakia jarrita. Bigarrenean, polizia-agenteen jokabidea dago erdigunean; nabarmendu nahi dugu ez dutela emakumeei azalpenik eman, ezta barkamenik eskatu, lapurtu ez zutela argi geratu zenean.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Bilboko Hegoaldea Bizirik plataforma aurkeztu dute

ar. Ots 14 , 2023
Irala, Errekalde, Larraskitu, Uretamendi, Betolaza, Aratzu Goikoa, Artatzu Behekoa, Iturrigorri-Peñaskal, Urizar dorrea eta San Adrian auzoetako eragile sozial eta elkarte batu eta Bilboko hegoaldea bizirik plataforma aurkeztu dute. Ekimen honen helburua instituzioei auzoa hauekiko duten utzikeria salatzea da, izan ere haserre eta kexu agertu dira. Arrate Lopez izan dugu gurean.  […]

Honekin lotuak