ARGIA astekariaren errepasoa egin dugu Gorka Peñagarikanorekin. Azalean, Zuberoako Maskaradak; izan ere, aurten estreinakoz figura nagusia, Kabana Handia, emakumezkoa izan da. Bestalde, genero disidenteak eta euskara uztartuta erreportajea ondu du Olaia Garaialdek. Bukatzeko, Euskal Herriko Kontseilu Sozialistako Peio Ormazabal eta Beñat Aldalurren elkarrizketa izan dugu mintzagai.
Badira sei-zazpi urte kartzelan dauden presoek euskara ikasteko duten eskubidea bermatzeko helburuarekin, lanean aritu den euskara-irakasleen sare bat: Presoen Euskara Irakasleen Taldea. Orain gutxi harro eta pozik jakinarazi du taldeak amaiera; izan ere, administrazioari pasa diote kartzeletan euskara eskolak emateko lekukotza. Ander Artola eta Erlantz Ibargurengoitia izan ditugu gurean eta […]