Gaurko zine tartean trans zinema izan du hizpide Ane Urkioka. Batetik Zinemaldia estreinatutako ‘ May way out’ dokumentala ekarri digu. The Way Out pertsona transentzako klub ospetsuak 25. urteurrena ospatu zuen 2018an. Dokumentalak Londresko trans agertokiaren azken hiru hamarkadak errepasatzen ditu eta, elkarrizketa eta artxiboko grabazioen bidez, klubak komunitate transean izan duen eragina erakusten digu. 2020ko martxoan, covid-19agatiko mundu-pandemiaren ondorioz, klubak bere ateak itxi zituen lehen aldiz bere 28 urteko historia osoan. Zer-nolako etorkizuna izango ote du leku berdingabe horrek?. Bigarren proposamena ‘Yo soy una niña’ laburmetraia izan da. Transexualitateak haurtzaroan duen errealitatea ikusarazi eta aitona-amonen figuraren garrantzia nabarmendu nahi duen aniztasunari egindako kantua. Richard Zubelzuk zuzendutako lana dugu. Espainian mila pertsonatik bat transexuala da, baina trans asko ezkutuan bizi dira. Egoera etsigarria da beren nortasuna bizi ezinik sufritzen duten haurrentzat. Film labur honek transexualitateak haurtzaroan duen errealitatea ikusarazi nahi du, aitona-amonen garrantzia azpimarratuz.
Deskargatu hemen.