MUSIBLA #221: Adrianne Lenker, Wilco, Tenpora, Cristina Rosenvinge, Gina Birch, MICE

Adrianne Lenkerren lanak ongi etorriak dira saio honetan, Big Thif taldearekin egiten duen lana miresten dugu eta bakarka datorrenean ateak parez pare ditu irekiak. Oraingoa Bright Future izeneko grabazioa dakar. 12 piezaz osatutako disko delikatu bezain ederra. Artifiziorik gabe. Segidan apustu seguru bat. Wilcok disko berria kaleratu dute duela gutxi. Cousin izena jarri diote abesti bilduma honi, eta bertan paisaia oso desberdinak eskaintzen dizkigute, nahiz eta denak belo lauso baten atzean bezala irudika ditzakegun. Ukitu industrialak eta ahots garbiak. Oso disko gomendagarria. Euskal Herrira gatoz hurrengo gonbidatuari ateak irekitzeko. Tenpora da taldea.2013 urtean sortutako taldea dugu eta geroztik ongi egindako lanak aurkeztu dituzte tartean-tartean. Oraingo honetan Ama izeneko grabazio berriarekin datoz, laugarrenarekin hain zuzen. Cristina Rosenvinge musikariak bakarkako bideari ekin zionetik oso lan interesgarriak pilatu ditu 1997az geroztik. Orain Los Versos Saficos grabazioarekin dator. Hurrengoa Gina Birch izango da. Musikari britaniar hau ezagunagoa da The Raincoats taldean sortu eta bertan abeslari eta baxu jole ibili zelako. Orain bere bakarkako lehenengo grabazioa dakarkigu I Play My Bass Loud. MICE izango da gaurko saioari bukaera emango diona. Lautada izeneko diskoa kaleratu zuen, bertan, bere lanetan ohikoa den introspekzioa eta lirika bildu ditu beste behin ere. Oraingoan Arabako lautadarekin kitzikatuta.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

LANAREN EKONOMIA: MAIATZAREN LEHENA

ar. Api 30 , 2024
Maiatzaren Lehena Langileen Nazioarteko Eguna izan dugu hizpide gaurko Lanaren Ekonomia irratsaioan. Sindikalagenda eta gero, Jon Kortazar Billelabeitia historian doktorea eta EHUko irakasle eta ikertzailea elkarrizketatu dugu, Maiatzaren Lehenaren jatorria, bilakaera historikoa eta gaur egun munduan zein Euskal Herrian duen eragina aztertzeko. Ondoren, LABeko Ekintza sindikaleko eta Negoziazio kolektiboko arduraduna […]

Honekin lotuak