Tarara obra euskaraz iksuteko azken aukera izango da gaur EHUko Bizkaia Aretoan arratsaldeko 19:30etan. Bestalde, igandean “Postdatarik gabeko gutunak” antzezlana izango da BBK aretoan 19:30ean. Kepa Arrestik bietan hartzen du parte eta telefonoaran beste aldean izan dugu bi obrei buruzko xehetasun gehiago ematen. Zentsuraz ere aritu gara berarekin.
Izan garena akorduan, VII. Mauri-Apolo sariketa zabaldu dugu POTTO saioan. 2024ko martxoaren 15ean izan genuen zita handi, Bilboko zazpi kaleetako Iñakiren tabernan, POTOJORRAN bertso-eskolaren egoitza nagusian. Kantuan izan ziren Koldo Gezuraga, Aissa Intxausti, Izaro Bilbao eta Bittor Altube, eta gai-jartzaile lanetan Ainhoa Agirre. Bapo afaldu eta gero, bertsolarien kantuek bete […]