Sarean Zehar #355: [Telebistek eta streamerrek betebehar berberak izango dituzte!?]

Borja osatuta dagoela, aste honek eman dizkigun albiste apurrak komentatuko ditugu. Hasteko, MLBNk streamer ospetsuak eta ikus-entzunezko zerbitzuen emaileak erregistro berean egotea nahi duela esaten dugu, influencer horientzat zer den komentatzen dugu eta egungo legeak ikus-entzunezko komunikazioaren inguruan ezartzen dituen betebeharrei buruz hitz egiten dugu. Ondoren, IA batek pasahitzen erdia minutu batean baino gutxiagoan deskodetu dezakeela aipatuko dugu, eta Vodafone Pass zerbitzuaren desagerpena azalduko dugu. Amaitzeko, Berri Azkarrak eta TituLOLa izango ditugu.

Sarean Zehar Borja Arbosak eta Iñigo Sendinok egindako saioa da, teknologiaren gaineko berriak umorearekin tratazen dituena.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Errenta aitorpenean eragozpen fiskala egiteko informazio bulegoa martxan Bilbon

ar. Api 25 , 2023
Estatuei errenta aitorpenaren bidez ematen zaien diruaren parte bat ordaintzeari uko egitea da eragozpen fiskala, orain errenta aitorpena egitean adierazi dezakegu eta beste elkarte bati bideratu gure ekarpena. Estatuek gerraren negozio suntsitzailean gero eta baliabide gehiago erabiltzen dute, eta azken urtean gastu militarraren igoera nabarmena izaten ari da, Ukraniako gerraren […]

Honekin lotuak