“Asfaltoaren azpian, euria” Piszifaktoria ideien laborategiaren ikuskizun berria

Piszifaktoria ideien laborategiak “Asfaltoaren azpian, euria”  kale ikuskizuna aurkeztuko dute ostiralean Arrigorriagan. Mikel Ayllon gurekin izan da. Ibilbide dramatiko bat proposatzen digute oraingoan, 30 urte konfinatuta egon ostean lehenengoz kalera ateratzen gara; Nora joko genuke? Nola ikusiko genuke 30 urtez utzik egon diren plaza eta kaleak? Espazio publikoaren inguruko hausnarketa proposatzen digute, horretarako hiru bide lagun izango dira Mikel Ayllon, Irati Agirreazkuenaga eta Igor Arzuaga.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Larunbatean, III. Señora sariketaren lehenengo kanporaketa BIRA kulturgunean

og. Mai 4 , 2023
III. Señora sariketa hasiko da maiatzaren 6ean, larunbatean, Bilboko BIRA kulturgunean; arratsaldeko bostetan hasita. Larunbateko saioan Itxaso Paya, Eli Zaldua, Maddi Ane Txoperena, Ainare Ieregi, Izarne Zelaia eta Maider Arregi arituko dira bertsotan. Gai jartzailea Leire Vargas izango da. Baina, zer da Señora sariketa? Zergatik señora?   https://bilbohiria.com/docs2/2023/ibaizabal/230504_Se%c3%b1ora%20sariketa.mp3 Deskargatu hemen.

Honekin lotuak