Elkarrizketa bat pianoarekin: zahartzaroa emakumeen euskarazko poesian ekintza ikusteko aukera izango da bihar, osteguna, Bilboko Euskararen Etxean arratsaldeko 19:30etan. Euskararen Etxeak eta Bizkaiko Foru Aldundiko Euskara, Kirola eta Kultura Sailak Hizkibridoak izeneko zikloa abiatu zuten 2020. urtean. Ainhoa Urien eta Nerea Iglesias arituko dira oholtza gainean, eta guk Ainhoa Urienekin hitz egiteko aukera izan dugu. Bere hitzetan, zahartzaroak sortutako kezka eta zalantzatik sortutako proiektua da.
Deskargatu hemen.