Pasaden astean jakin genuen, EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak bertan behera utzi zituen udal legea euskararen alorrean garatzen duen dekretuaren artikulu batzuk, udalei hizkuntza politikarako ahalmena mugatuz. EAEko Auzitegi Nagusiaren epaiak bete-betean eragiten die UEMAk eta bertako kide diren udalek urte askoan jorratutako lan-ildoei. Martin Aramendi UEMAko lehendakariak epaia kezkaz eta larritasunez hartu dutela adierazi digu. Euskararen indarberritze-prozesuaren aurkako epai argia da. Azaroaren 4rako Euskalgintzaren Kontseiluak deituta duen manifestazioarekin ere bat egingo dute UEMAko udalek.
Deskargatu hemen.