IBAIZABAL: Supermerkatuan moldatzeko gida (Argia, 2496. zenbakia)

Argia astekariko Unai Brea kazetariarekin mintzatu gara, aldizkariak aste honetan dakartzan eduki nagusiak ezagutzeko asmoz. Unaik berak, errepaso labur baina sakonean, hiru eduki hauek nabarmendu ditu: elikadura arloan, salgaien etiketak behar bezala ulertzeak eta haietan esaten dena interpretatzeak ongi jatearekin daukan lotura zuzena nabarmentzen duen erreportajea; AP8ko bidesarien inguruan Durangaldean eta Lea-Artibain sortu den polemika, eta Iker Moreno nafarrari eginiko elkarrizketa pertsonala.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

IBAIZABAL: Umberto Ecok hedabideez esandakoak

al. Ots 22 , 2016
Umberto Eco italiar idazle, pentsalari eta semiologoa berrikitan hil dela eta, hark bere artikulu eta liburuetan esandako zenbait esaera jakingarri hartu eta haietaz gogoeta apur bat egitea pentsatu dugu, hori delakoan halako pentsalari handi bati egin dakiokeen omenaldirik hoberena. Gaur hedabideei buruz esandakoak  hartu ditugu ahotan, prentsa idatziari, telebistari eta […]

Honekin lotuak