Haize-Arrosa taldea Berrizen sortu zen 2022an. Ongi hausnartutako erritmoak landu dituzte aurkeztu berri duten lehen lanean, izan ere , eskarmentu handiko musikariak dira (gehien bat Ene Bada taldean, aurreko mendeko 90eko hamarkadan). Edurtze eta Eneritz batu zaizkigu irratira. Kantuen protagonista emakumeak dira, salaketa eta aldarrikapena dira nagusi.
Biziaroak lan berria aurkeztu du Xamarrek gaur Donostian. Euskal kulturako erritual, ohitura eta ospakizunak izan ditu aztergai, ongi oinarrituriko ikerketa eta irudiekin hornituta. Aurkezpenean Xamarrek argi adierazi du jendeak tradizioaren gaineko kontuak jakiteko interesa baduela, baina horiek modu atsegin eta ilustratu batean eskaini behar direla eta hori dela lan honekin […]