SOLAS GIROAN: Mendebalde Alkartearen “Bilbon mundua ikusi” jardunaldiak

MENDMendebalde alkartearen arduradun den Eneko Barrutiarekin egin dugu berba goizeon maiatzaren 7an eta 8an “Bilbon mundua ikusi” izenburupean antolatu dituzten jardunaldien gainean. Bilbo ardatz hartuta, bertan garatu eta garatzen den euskal kulturaren alor ezberdinei begiratu sakona emateko pentsatuta daude jardunaldiok. Bertan hamar hizlari, goi mailakoak denak, bilbotartasun euskaldunaren berri ematen ahaleginduko dira. Jose Anjel Irigarai, Aitor Zuberogoitia, Iñaki Gaminde eta Goizalde Landabaso ditugu hizlari horietako batzuk. Bidenabar, Mendebalde alkartearen funtsa eta eginkizunak ere azaldu dizkigu Eneko Barrutiak.

Solasaldi hau deskargatzeko klikatu HEMEN.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

SOLAS GIROAN: Errigoitiko Biomasa Zentral Termikoa etab.

al. Mai 10 , 2010
Iñaki Barcena, EHUko irakasle eta Ekologistak Martxaneko kidea izan dugu solaskide.Errigoitin abian jarri nahi duten Biomasa Zentral Termikoaren gora- beherak aipatu dizkigu solasaldiaren hasieran, eta ondoren asturuan Madrilen egingo den Europa- Latinoamerika Goi-bileraren harira ,Bilbon  astean zehar  egingo den jardunaldi zikloa aipatu digu: Banco de España Kaleko lokaletan, Brasil, Argentina […]

Honekin lotuak