PIPERPOLIS: Lisabo eta Gilkitxaro antzerki taldearen lan berria.

Lisabo    Lisabok Ezlekuak bosgarren lana argitara eman du duela pare bat aste, bosgarren lan hau plazaratzeko bidehuts plataforma sortu dute, zigilu horrekin atera dute lan berria. Ezohiko osaera du Lisabok: baxua, bi gitarra eta bi bateria. Egiten duten musika rocka izan arren, soinuarekin esperimentatzen dute. Kasu honetan, gainera, garrantzi berezia eman nahi diete Martxel Mariskalek eurentzat eginiko testuei. Ezlekuak «nortasun efimeroa duten lekuak» dira, taldearen definizioaren arabera: gasolindegiak, kaiak, igogailuak, komunak, prostituzio etxeak… Piperpolisen Eneko bateria jolea izan da.
Etxebizitzaren jabe izatea gaur egungo mendebaldeko gizakion ezinbesteko nahia bihurtu da. Egoera aztertzeko Elmer eta Lulu, tokian toki eta lekuz leku esperimentatzen ari dira. Hori da Gilkitxaro antzerki taldeak Honolulu leku bat antzezlan berrian kontatzen diguna. “Honolulu, leku bat” Gilkitxaro antzerki taldearen seigarren antzezlana da. Galder Perezek idatzitako lanak gaur egungo bizitza ulertzeko modu batez hitz egiten du, askatasuna beti oinarri dela. Batzutan komikoki gertatzen dira gauzak, besteetan poetikoki, beti ere ukitu absurduak ahaztu gabe. Bi aktore dira taula gainean: Ane Zabala Gabikagogeaskoa eta Galder Perez. Ikuslegoarekin harreman zuzena dute antzezlanean zehar erritmo bizi eta azkarrarekin.
Betiko atalak JOntrollope irrati nobelaren atal berria… Saioa DESKARGATU!.

Enztun: https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/piperpolis/piperpolis070312.mp3

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

IRRATIA.COM #76: Josu Juaristi GARAko zuzendariarekin

ar. Mar 13 , 2007
Saioa DESKARGATU. Josu Juaristi izan da euskal komunikabideetako zuzendarien artean bloga irekitzen lehenengoa. GARA egunkaria berritu eta euskarazko GAUR8 astekaria ere sortu dute, sarea eta papera uztartu asmo dituena. Kazetaritzaz eta Interneti buruz elkarrizketa mamitsua izan dugu. Albisteak 2.0 Teknologia berriak, Internet, musika, literatura… zer ez dugun aipatu gure gaurko […]

Honekin lotuak