SOLASALDIA: Merkatu Gardena

EHNE sindikatuak, hainbat elkarteren laguntzarekin, Merkatu Gardena egingo du gaur hilaren 18an Bilboko Arriaga plazan, Mikel Kormenzanak azaldu duenez. Bertan, bildotsa, gazta eta esnea salduko dute prezio onean, baserritarren hartzen duten dirua eta kontsumitzaileek ordaintzen dutenaren artean dagoen diferentzia izugarria erakusteko. EHNEk Prezioen Behatokia eskatzen du berriro, eta produktu bakoitzean bi etiketa: alde batetik baserritarrei ordaindu diotena eta bestetik kontsumitzaileek ordaindu behar dutena. Egoera azaltzeko adibide bat jarri du: duela gutxi Iparlat-Kaikuk 33 zentimo ordaintzen zion baserritarrari litro bat esne erosteko, eta kontsumitzaileek, aldiz, 99 zentimo.

Solasaldi hau deskargatzeko klikatu HEMEN.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

KINGSTON HIRIA: REGGAESKA BILDUMATXOA

ar. Mar 17 , 2009
Pasadan astean piper egin genuen, baina gogotsu bueltatu gara, musika jamaikarrez beteriko saio batekin. Gure gustokoak diren abestien bildumatxo bat egin dogu, hori bai, kanta ez oso ezagunak aukeratuz batez ere. Hona hemen kanten zerrenda: A aldea: 1. TOOTS & THE MAYTALS Pee Pee Cluck Cluck   2. TOOTS & THE […]

Honekin lotuak