EuskarAbentura hasteko astebete

Uztaila hasteko astebete falta da, astebete falta da Euskarabentura abiatzeko. Asier Guantes izan dugu telefonoaren beste aldean, espedizioko xerpa, begiralea. Bere hitzetan, dena prest dute uztailaren 1ean EuskarAbenturaren zazpigarren edizioa hasteko. Aurtengoa Atharratzen hasiko dute eta, urtero moduan, Getxon amaitu. Asierren hitzetan, guztira 127 gazte izango dituzte: Ipar Euskal Herriko kide gehiago eta Arabako kide bat gehiago ere bai. Lan taldea ere handia dela gogoratu du. Asier 2019an gazte moduan egon zen espedizioan, eta azken lau urteotan begirale lanetan aritu da. Gainera, abenturako momentu gozoez eta ez hain gozoez ere aritu gara.

 

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

MUSIBLA #227: Monday Potions, EZEZEZ, Juniore, Taja Cheek, L 'Rain, Adrianne Lenker, Look Terrified

ar. Eka 25 , 2024
Monday Potions izeneko proiektu berria aurkezten genuen aurreko saioan. Ekaitz Hernandez (Split77 eta Sonic Trash) eta Eneko Peña musikariek euren indarrak bildu eta talentu handiz egindako pop retroa eta sofistikatua eskaintzen dute euren abestietan. Aurki kaleratuko dute euren lehenengo grabazio luzea, New Age Hokum izenarekin eta horren aurrerapena entzungo dugu. […]

Honekin lotuak