Musika Bulegoak egiten ari den lanaren berri emango du datozen egunetan, gaurtik aurrera egingo diren lau informazio topaketaren bidez. Euskal Herriko Musika Bulegoa duela urte bat sortu zen, musika sektoreko eragileak batzeko eta gure musika sustatuko duten ekintza eta proiektuak garatzeko asmoz. Myriam Mirandak eman dizkigu xehetasun guztiak.
Berton aldizkariaren zenbaki berria jaso berri dugu, bertan elkarrizketa nagusia Maria Jesus Saenz Ramosi egin diote, 12 urte pasa dira bere semea Sabin Llona Amerikako Estatu Batuetan desagertu zela. Urte luze hauetan bizi izandakoa kontatu die, Hodei Egiluzen kasuak indarra eman diela bilaketa lanetan jarraitzeko. Erreportajea metroko 3. linearen inguruan […]