Bilboko Auzo Elkarteen Federazioak, hurengo osoko bilkuran eztabaidatzeko proposamena aurkeztu du, momentu honetan garatzen ari den hiriko Hiri antolaketa plan orokorra proiektua birplanteatzea eskatuz. Alaitz Argandoña Auzo elkarteen federazioko kidea izan da gurean. COVID 19ak ekarri digun egoerak, hiri eredu berri baten inguruko hausnarketa egiteko aukera eskaintzen digu, espazio publikoaren erabileratik eta honetan hiritarrok daukagun presentziatik hasita. Etxebizitzaren eskubidea bermatu, pertsonen beharretara egokitu eta krisi honek agerian utzi duen moduan, ezinbestekoak diren zaintzak kontuan hartzen dituen urbanismo antolaketa sustatu behar dela azpimarratu dute.
Deskargatu hemen.