Ele eta hitz. Ahoz eta idatziz izeneko saiakera liburua aurkeztu zuen atzo Donostian Jose Angel Irigaray idazleak, Pamiela argitaletxearen eskutik. Gizakia hitz egiten hasi zenetik egundaino hitzak eta hizkuntzak izandako bilakaera aztertu du. Hizkuntza idatzia, historian, garapenean urrats biderkatzaile handia izan bazen ere, ahozkotasunaren garrantzia azpimarratu du Irigarayk lan honetan. Homeroren garaiko aedoak, Erdi Aroko koblakariak eta egungo bertsolariak lotu ditu, nork bere ideiak komunitatearentzat azaltzeko, hau da, komunikatzeko, gizakiok garatutako hizkuntzari gorazarre egiteko. Antropologia, historia eta hizkuntzalaritzatik hartu du egileak informazioa, handik eta hemendik, ahozko eta idatzizko giza gaitasunaren berrikuste historikoa osatzeko.
Deskargatu hemen.