ZIENTZIALARI #128: Simulazio multifisikoak (Jose Miguel Campillo)

Simulazio multifisikoek batera gertatzen diren hainbat fenomeno eta sistema konplexu aztertzeko aukera ematen dute. Bateria-multzoen funtzionamendua, adibidez, sistema konplexua da, une berean hainbat prozesu gertatzen direlako eta horren azterketak etorkizuneko prozesuen berri izatea ahalbidetzen du. Simulazio errealagoak egiten dira, prozesu horiek batera eta elkarren gainean duten erragin aztertuz. Baterien kasuan, degradazioa, kargatzeko ahalmena, intentsitate-ahalmena eta beste ezaugarri batzuk ezberdinak dira, bateria motaren arabera. Bateria mota bakoitzaren ahalmenak eta ahuleziak ezberdinak dira, osagai kimikoen eta teknologien arabera elektrizitatea gordetzeko eta, ondoren, deskargatzeko prozesuak ezberdinak direlako.

Fisikan doktorea da Joxemi Campillo. Gaur egun UPV/EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultateko Fisika sailean dabil ikertzaile moduan. Berarekin ikasi dugu simulazio multifisikoak nola egiten diren eta, baterien kasu zehatzean, zer ondorio atera dituzten ikerketan.  Energia sortzeaz gain, gordetzea dugu erronka egungo gizartean, ezinbesteko elementuak bihurtu dira bateriak, eta era askotako erabilera, neurri eta teknologiak daude baterien munduan, eragin ekonomiko, ekologiko eta geopolitikoak daude jokoan baterien garapenaren ondorioz. Kondentsadore zein superkondentsadoreen eta baterien arteko harremanaz, diseinuen optimizazioaz, tenperaturaren arriskuez eta beste hainbat gairen inguruan jardun dugu gaurkoan Joxemirekin. (Argazkia: Argonne National Laboratory).

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Ehunka sare komunitarioa martxan da

al. Ira 23 , 2024
Larunbatean aurkeztu zuten Ehunka San Frantzisko, Bilbo Zaharra eta Zabalako sare komunitarioa, hiru auzoetako bizi baldintzak hobetzearen alde lanean dabiltzan eragileek osatua. Gainera, Telefonicako eraikin zaharrari erabilera komunitarioa emateko proposamena ere aurkeztu dute. Yolanda Jubato izan dugu telefonoaren beste aldean eta berak azaldu digu badela garaia auzotarrentzat erabilgarria izango den […]

Honekin lotuak