ZIENTZIALARI: Balea

Omen eta ospe handiko arrantzaleak izan gara euskaldunok, balearen arrantzari gagozkiola. Iragan mendeetan —XIII. mendetik XVIII. mendera bitartean, batik bat— ezin konta ahala arrantzale ibiltzen ziren inguruko eta urruneko itsasoetan balearen atzetik, gure kostaldeko herriei hainbesteko aberastasuna ekarri zien itsasoko animalia erraldoiaren atzetik, alegia. Zientzialari saioaren gaurko emanaldian, Juan Ignacio Perez Iglesias irakasleak balearen inguruan aspaldiko urteetan sorturiko kulturaz jardungo du eta, bidenabar, animalia horren ezaugarriak gogoraraziko dizkigu. (Irudia: Wikipedia).

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

BERBAZ: Itziar Foruria, bizitza gozagarri

og. Mar 30 , 2017
Patxadaz bizi dela ematen du. Guraso gernikarrengandik  gerra ostetxuko Bilbon sortua, mugitua izan da Itziarren bizimodua. Umezaroan (“Erribera kalean sortua eta hantxe bizi gaur egun be”) etxe ondoko Areatza zuen jolastoki. Batxillergoa institutuan, gazte denboran neska-mutilak lagun-taldean (antzerkia, mendi-taldea,…) eta giro sozio-politikoa pil-pilean. 60ko hamarkada bukaeran, zuzenbide ikasketei ekin Deustuan […]

Honekin lotuak