Farmakoek eta ultramore iragazkiek arrainetan zenbaterainoko presentzia duten aztertu dute UPV/EHUko Kimika Analitikoa Saileko ikertzaileek. Uretara batere ardurarik gabe botatzen diren antidepresiboez, antibiotikoez eta eguzki kremez ari gara, besteak beste. Halaber, kutsatzaile horiek arrainen ehunetan eta jariakinetan nola metatzen diren, nola eraldatzen diren eta maila molekularrean zer eragin duten aztertu dute. (Argazkia: Andres Papp).
Kimika Analitikoan doktorea da Haizea Ziarrusta. Ur ekosistemetara isurtzen diren farmakoak aztertzeaz gain, kutsatzaile horiek organismo urtarretan nola metatzen diren eta zein albo-ondorio dituzten ikertu du. Gaur egun Osasun Publikoko Teknikaria da Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailean.
Deskargatu hemen.