Beroari aurre egin eta giro ederra izan zen larunbatean Bilbon. Urtero bezala konpartsen jaitsierarekin eman zaio hasiera eguneko egitarauari: San Anton zubian hasi eta Arriaga Antzokian amaitu. Arriaga barruan izan ginen gu eta hementxe antzoki barruan jasotako ahotsak.
Atzo estreinatu zuten BBK Aretoan “Urte Berri Off” antzerkia. Gurutze Beitia, Iñaki Maruri, Mitxel Santamarina eta Maria Urcelay dira antzezleak eta Ugaitz Alegria aritu da zuzendaritza laguntzaile. Ugaitz izan dugu gurean eta berak kontatu dizkigu ikuskizunaren nondik norakoak. Gainera, irailaren 1eraino BBK Aretoan antzerkia ikusteko aukera egongo dela ere kontatu […]