Gaur arratsaldean Sara Fantovaren Jone, Batzuetan film luzea estreinatuko da Zinegoak festibalaren harrera galan, Arriagan leku izango duena. Sara Fantovarekin ibili gara solasean eta sinopsiaren nondik norakoak kontatu dizkigu. Filma Bilbon kokatzen da, abuztu bete-betean. Jone, 20 urteko neska, bere aitarekin eta ahizpa txikiarekin bizi da. Bere aitak lana utzi […]
Arriaga
Beroari aurre egin eta giro ederra izan zen larunbatean Bilbon. Urtero bezala konpartsen jaitsierarekin eman zaio hasiera eguneko egitarauari: San Anton zubian hasi eta Arriaga Antzokian amaitu. Arriaga barruan izan ginen gu eta hementxe antzoki barruan jasotako ahotsak. https://bilbohiria.com/docs2/2024/aste%20nagusia/240819_pregoia_mix.mp3 Deskargatu hemen.
Antzerki musikalak izango dira aurten Kalejiraren eta Kabalgataren ordez, Bilboko familien segurtasuna bermatzearren. Olentzerok eta Mari Domingik abenduaren 24rako dei egingo diete umeei, Arriaga Antzokiaren aurrera, eta Errege Magoak, ostera, urtarrilaren 5erako, Bilbao Arenara. Ikuskizun baterako eta besterako sarrerak abenduaren 21ean eta 30ean jarriko dira salgai, hurrenez hurren.Gaur Udaletxeko arabiar […]
Bernat Etxepareren ‘Linguae Vasconum Primitiae’ irakurriko da, etenik gabe eta txandaka Bilbo Zaharra Euskaltegiak antolatutako klasikoen 14. irakurraldian. Ekainaren 3an izango da ekitaldia, Arriaga Antzokian, 08:00etatik 14:00etara. 200 lagun inguruk eta 50 Euskal Etxek hartuko dute parte aurtengo edizio honetan. Liburu hau honek baditu ezaugari bi erabat nabarmenak: batetik, euskarazko […]
