Azken saioan Aste Nagusian antzerkira joateko ohgitura izaten dan. Azken urteetan eskaintza altuz joan da eta horren inguruan berba egin dugu Galde r Perez Kazetariarekin. Duela 13 urte Pabeloi 6 arteoak ateak zabaldu zituen Aste Nagusi batean eta espazio hori ere izan dugu mintzagai. Zoritzarrez oraindik euskarazko antzerkiaren eskaintza urria […]

Algara konpartsak 30 urte bete ditu Aste Nagusian, konpartsakideekin sorreraz eta helburuez solastatzeko aprobetxatu dugu. Liher, Jabi eta Isa batu zaizkigu. Algara konpartsaren ibilbi9dean jai herrikoi eta euskaldunak izate izan duen garrantzia azpimarratu dute. Gabriel Aresti euskaltegiak duela 30 urte ezinbestekoa ikusi zuen gune euskaldun bat sortzea, gaur egun ere […]

Okinak eta ogigintza irakasleak gerturatu zaizkigu saioaren amaieran. Izan ere, Zaparrada Haur Konpartsak gaur antolatu du urteroko zita: ogi tailerra. Duela urte batzuk tailerrean parte hartzen zuten neskak dira egun irakasle eta haiekin aritu gara ogia nola egiten den ikasten.   https://bilbohiria.com/docs2/2024/aste%20nagusia/240820_zaparrada.mp3 Deskargatu hemen.

Iazko Loraldirako sortutako emanaldia da “Poperra Afterra Utopia” eta Danele Sarriugartek sortu du. Berarekin batera, Miren Narbaiza musikaria aritu da eta hark jarri dio soinua ikuskizunari. Atzo eskaini zuten emanaldia Kranban eta horri buruz eta kontu gehiagoz aritu gara.   https://bilbohiria.com/docs2/2024/aste%20nagusia/240820_danele.mp3 Deskargatu hemen.

Gorka, Titi, Patxi eta Aitor laukoteak osatzen du Leihotikan taldea. 1992. urtean Iruñean sortutako taldea da eta hasierako oinarriekin jarraitzen dute: euskaraz aritzea, punk doinuak egitea eta erritmo azkarrak sortzea. Kontatu digutenez, zuten musika zaletasunetik sortutako taldea da. Uda kontzertuz betea izan dute eta abuztuaren 21ean, asteazkenean, Alga Konpartsan arituko […]