SOLASALDIA: Harrobiak aztergai

Harrobia  Hautsak harrotu dituzte zenbait harrobik (edo egitasmok) azken bolada honetan Hego Euskal Herrian. Josu Larrinagak gaurkoan azaldu duenez, Erdizen (Baztanen) populazioak orain bezala bizitzea multinazional baten promesak baino nahiago izan du. Are gehiago, paraje naturalak ondo zainduta, zentzuzko turismoa bultza dezakete Nafarroako leku horretan. Gipuzkoan, aldiz, ospea hartu du Praileaitzen kasuak: talde politiko guztiek (EAJ izan ezik) eta hainbat historiagile, zientzilari, idazle etabarrek kobazulo horren ingurua babesteko eskatu dute, baina alferrik momentuz. Gure Bilbo Handian ere zenbait harrobi edo egitasmo ditugu, Alonsotegin, Errekaortun, Arrigorriagan edo Bilbon bertan (Gangoiti mendian). Larrinagaren ustez, egoera bideratzeko lehenik eta behin ea hainbat harri eta porlan beharrezkoak diren galdetu beharko genuke. Solasaldi hau deskargatu nahi baduzu, klikatu HEMEN.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

PIPERPOLIS: 'Gronholm metodoa' antzezlana eta 'Nora' aldizkaria

al. Ots 11 , 2008
  Jordi Galceranen ‘Gronholm metodoa’ antzezlanaren euskarazko bertsioa aurkeztu du pasadan astean Txalo konpainiak. Bihar eta etzi Arriaga antzokian aurkeztuko dute. Piperpolisen antzezlanaren protagonistekin bertatik bertara hitzegin dugu, Asier Hormaza, Itziar Ituño eta Joseba Apaolazarekin. Natura, kultura eta bidaiak izan ditugu mintzagai piperpolisgo bigarren tartean. Lehen bidaia aldizkaria euskaraz bada […]

Honekin lotuak