Aste honetako astelehen eta asteazkenean izan da BIlbon eta bertan 19 lagun inputatuta. Atxiloketak 2011ko irailaren 23an izan ziren, hori bai, istiluak (Bilbo osora hedatu zirenak) hasi baino lehen, Iñaki Carro abokatuak kontatu digunez. Kukutzaren aurkako azken epaiketa da hau eta abokatu horren ustez epaia ez da berehala aterako.
Gaurko saioko editorialean diasporatik Diada nola bizi izan genuen kontatu dugu, Via Lliurek eragindako masen sedukzioa eta hauteskundeetan ekimen honek izan dezakeen eragina aztertu dugu. Ondoren, erreportajea eta irailaren 8an Bilbon egindako elkarretaratzearen inguruko iruzkina. Vicent Partal eta Martxelo Otamendiren arteko berbaldian bildutako dokumentuetan oinarrituta, prozesuaren sorrera eta bilakaera aztertu […]