Mugak Zabalduz Karabanaren 10.edizioa da aurtengoa. Irun eta Gironatik atera da igandean eta Baiona, Portbou, Calais, Dunkerque eta Toulouse bezalako mugako puntu kritikoak zeharkatuko ditu. Gaurkoan Arantza Gutierrezekin egon gara hizketan, ekimenaren nondik norakoak kontatu dizkigu. Karabanaren helburua eta lehen egunetan izandako esperientzia partekatu digu, gaur egungo egoeraren larritasuna azpimarratu du.
Oporretan joan aurretiko azkeneko saiora gonbidatu oso berezia ekarri dugu: DDT banaketak. Bilboko kolektibo honekin egon gara haien nondik norakoak azaltzen. Kapitalak geroz eta zikinago uzten duen eremu hau kontrakulturaz fumigatzen dute. Zirkuito komertzialetatik ihesean, autogestioz egiten dute lan, inguruko beste hainbat pertsona eta kolektiborekin harremanetan. Zabaltzen dituzten material guztien […]