Norbait hil da hemen: 29

Oporretan joan aurretiko azkeneko saiora gonbidatu oso berezia ekarri dugu: DDT banaketak. Bilboko kolektibo honekin egon gara haien nondik norakoak azaltzen. Kapitalak geroz eta zikinago uzten duen eremu hau kontrakulturaz fumigatzen dute. Zirkuito komertzialetatik ihesean, autogestioz egiten dute lan, inguruko beste hainbat pertsona eta kolektiborekin harremanetan. Zabaltzen dituzten material guztien artean, nola ez, musika dugu, eta katalogo luzea izan daiteke aipagai, baina gaurko saiorako azkenaldian kaleratutakoen aukeraketa bat ekarri digute. Zubia pasa eta animatu haien dendatik pasatzera, zerrenda luzeagoak daude eta bertan.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Bilboko Udal Musika Bandak "PROFILAK" denboraldi berria aurkeztu du

az. Uzt 16 , 2025
Bilboko Musika Bandaren 2025-2026 denboraldia aurkeztu dute Itziar Urtasun Bilboko Udaleko Berdintasuneko eta Jaietako Zinegotziak eta Jose R. Pascual-Vilaplana Bilbao Musikako Zuzendaritza Kontseiluko presidenteak. Iñaki Urkizu bandako zuzendaria eta Ana Madariaga Bilbao Musikako gerentea haiekin batera egon dira. “PROFILAK” izenburupean, denboraldiak identitate anitzak islatuko ditu hainbat hizkuntza, genero eta estilotan […]

Honekin lotuak