Gaurkoan bertso eguna da @algarakonpartsa eta gure #Potto saioko Erlantz Ibargurengoitia hurbildu zaigu. Bertsolari Gazteen III. Sariketan esku hartuko duten Haizea Telleria, Beñat Astiz, Izaro Bilbao eta Jon Mendiluze ekarri dizkigu saioara.
Larunbatean Aste Nagusiaren hasieran, manifestazioa egin zuen Bilboko mugimendu feministak, Beldurrak gurekin jai! lelopean. Manifestazioak txosnen gunea zeharkatu zuenean, hainbat eraso eta irain pairatu behar izan zituztela salatu dute feministek. Atzo agerraldi jendetsua egin zuten Arriaga plazan, jasandako erasoak salatu eta aurre egingo dutela ozen aldarrikatzeko. https://bilbohiria.com/docs2/2022/astenagusia/220825_mugimenduFeminista.mp3 Deskargatu hemen.