Bilboko Aste Nagusian, 27 konpartsetatik 14k Coca-Colari boikot egingo diote, Israelgo genozidioaren eta apartheid sistemaren konplize izatea leporatuta. Horrela, ez dute multinazionalaren edari, material edo azpiegiturarik erabiliko, eta alternatiba jasangarriagoak bilatuko dituzte. Konpartsek azpimarratu dute Coca-Colak Israelgo kolonia okupatuetan jarduten duela, Palestinako baliabide naturalak ustiatzen dituela eta nazioarteko zuzenbidea urratzen laguntzen duela. Agur kanpaina jarri dute martxan, kanporatzen dituztela argi adierazteko.
Deskargatu hemen.

