POTTO: Bizkaiko Bertsolari Txapelketa Markina-Xemeinen

Bizkaiko Bertsolari Txapelketak egin du finala aurreko azken geldialdia Markina-Xemeinen. Bertan izan zen azken finalaurrekoa. Saio horretan izandako bertsoen aukeraketa diktatoriala duzue gaurkoan entzungai. Txaber Altube izan da garaile 638.5 punturekin; eta, bigarren, Jone Uria 630.5 puntu bilduta. Ondoren sailkatu dira Oihana Bartra, Gorka Pagonabarraga eta Xabat Galletebeitia; hurrenez hurren, 620, 614 eta 614. Seigarren gelditu da Imanol Uria 594 puntu eskuratuta.

 

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Gerra eta isiltasuna uztartzen dituen istorioa, Kepa Larrearen “Zubia” eleberrian

og. Aza 27 , 2025
Kepa Larrea historialari eta idazleak Zubia eleberria idatzi du, 36ko Gerrako gertakariak oinarri hartuta. 1937ko ekainaren 19ko goizaldean, soldadu frankistak Bilbon sartu baino ordu gutxi batzuk lehenago, Gaxin izeneko gudari gazteak ez daki zer egin: beste gudari askorekin batera hirian geratu eta bere burua entregatu, ala Bilbo inguruko mendietan zelatan […]

Honekin lotuak