Ekialde urrunera hegan egin dugu eta, Usopop elkarteak antolatuta, Xokobiako bertso-afarian izandakoak ekarri argitara: AMETS Arzallus eta HAIRA Aizpurua kantuan, IBAN Ithurbide “Peru”ren aginduetara. Era berean, Delorean auto partikularrean bidaia txikia egin dugu denboran zehar eta 2017ko Bertsolari Txapelketaren finaleko ale txikia eskaini: Igor Elortza + Sustrai Colina (puntuka) On […]

Bizkaiko bertsolari txapelketaren azkenaurreko finalerdia eta Bakaikuko barnetegian antolatutako bertso-saioa aletu ditugu. Txapelketa eta puntuaziorik gabeko plaza. Santurtziko saioan Jone Uriak eskuratu du finalerako txartela eta atzetik izan ditu (urrun) Txaber Altube, Aitor Bizkarra, Unai Mendiburu, Mikel Goiriena eta Bittor Altube. Bakaikuko barnetegian, berriz, bertso-saio bixia eskaini zuten Aissa Intxaustik, […]

Urtero legez, pandemia urteak pasatuta, heldu zaigu bertso eguna, eta horrekin batera, bertsolari gazteen Aste Nagusiko sariketa. Aurten laukote handia i,Ana dugu: Haizea Telleria, Beñat Astiz, Izaro Bilbao eta Jon Mendiluze. Egun eta arratsaldean zehar, kantuan egon gara Euskal Herri osoko bertsolariekin Bilbon zehar. Biba el verso! https://bilbohiria.com/docs2/2022/astenagusia/220823_BertsoegunaAlagara.mp3 Deskargatu hemen.

Pottok ez du etenik Bilbo Hiria irratiaren uhinetan, eta dena ez denez puntuazio eta txapelketa… gaurko saioan Gernikara joan gara eta bertako Lizeo antzokian bertso-jaialdi handia izan dugu gozagarri: Astelehen bezperako bertso-saioa. Urriaren 24an kantuan izan ziren Onintza Enbeita, Xabat Galletebeitia, Etxahun Lekue, Unai Iturriaga, Miren Amuriza eta Andoni Egaña; […]

Martxoaren 23an, larunbatarekin, Bilbo Hiria irratiak antolatutako bertso bazkaria egin behar genuen Kafe Antzokian. Koronabirusa dela eta, bazkaria bertan behera geratu zen, baina bertsoak entzun ahal izan ditugu: etortzekoak ziren Alaia Martin eta Andoni Egaña kantari eta gure Potto irrati saioko Erlantz Ibargurengoitia gai-jartzaile ibili da. Hemen duzue Villabonatik streaming […]

Deustuan uteroko zita dugu AFERAK bertso-dinamika, eta ELORRI bertso-eskolak antolatutako ekimenari bukaera emateko, otsailaren 8an, Deustuako Herriko tabernan bildu ziren Maialen Lujanbio, Unai Iturriaga eta Miren Artetxe bertsolariak, Maite Sarasolaren aginduetara. Hementxe duzue bertso-bazkarian izan ziren bertso-ale hautatuak, aukeraketa diktatorialean beti ere. Gaurkoan Ander Artola zenbatgarakide-lagunaren bisita izan dugu; Ibon […]

1

Bilbo Hiria irratia orain dela 22 urte sortu zen. Zenbat Gara elkarteak sortu zuen 1997an, Kafe Antzokia sortu eta bi urte geroago. Kafe Antzokia beharrezkoa zen euskaldunen artean zuzeneko harremanak bideratzeko. Eta Bilbo Hiria irratia beharrezkoa zen inguruko euskaldunek musika, albisteak eta bestelako informazioak beren hizkuntzan jasotzeko. Izan ere, orain […]

Heldu da Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren finala, zortzi finalistak prest daude eta gu ere bai! Iaz, BECetik egin bezala, aurten Miribillako Bilbo Arenatik zuzenean emitituko dugu finala osorik, uhinetan eta Internet bidez, gure Potto irrati saioko esatarien eta laguntzaileen iruzkinekin. Biba bertsoa! Saioa zuzenean entzuteko hemen (kalitaterik onena) hemen edo hemen […]

Algara konpartsan bertso eguna izan da. Bertso eskoletako bertsolariak elarrekin aritu dira kantuan txosnaz txosna. Lehenengo geldialdia Bilbo Hiria irratian egin dute. Bortzirietako lagunak, Goierri Garaiko bertso eskola, Lautadako bertso eskola eta Bilboko Elorri bertso eskola izan dira antolakuntzan eta kantuan ere Pottojorran bertso eskolako lagunak. Asier Ibaibarriga, Nerea Elustondo, […]