Euskal Herriaren Far West-ean bertsoa presente dago, eta horren erakusgarria ekarri dugu gaurko saioan.
Urteroko zita da Barakaldo auzoan den San Bizenteko garagardotegian egiten den bertso-afaria. Aurten Jone Uria eta Jon Maia izan dira bertsotan, eta Idoia Anzoraindia barakaldar bertsolari, gai-jartzaile, irakasle eta eragilearen eskutik heldu zaizkigu Jonek eta Jonek kantatutakoak .
Uria eta Maia, Barakaldon kantuan
Caostica-k, Nazioarteko Film Labur eta Bideoklipen Jaialdiaren 10.edizioa dakarkigu Bilbora eta zortzi egunez arazo sozialen inguruko hausnarketa mahaigaineratuko du, zinearen eta bestelako diziplina artistikoen bitartez. Ostiralean hasi eta hurrengo larunbatera arte iraungo du jaialdiak eta zortzi ikuskizun ikusteko aukera egongo da zeinetatik bi astelehenean izango diren eta beraz igandean ez […]