Bitxia bezain entzungarria oraingo honetan Pedro Elias Igartuak paratu digun irratsaioa. Hasierako atalean, emakume kantariak izan dira protagonista: Norah Jones bere hirugarren diskoarekin (Not Too Late), Ricky Lee Jones zenbait sermoiren gainean plazaratu duen disko bitxiarekin, María Salgado espainiarra, zortzi urtez isilik egon ostean, Abrecaminos deritzan diskoa autoekitzi duena, Haris Alexiou, Greziako ahots ezion ederragoa, Guinda y Naranja Amarga disko bikaina ekarri diguna; eta Greziatik erabat irten gabe, Savina Yannatou Sardiniako Elena Ledda kantariarekin entzun dugu. Geroago, Stephen Simmons amerikar kantautoreak erlijioaz atera duen diskoa entzuten jardun dugu. Bestalde, Pedroren iritzian, aurtengo disko onenen artean sartu beharko genukeen lan bat ezagutzen hasi gara: Tinariwen tuareg taldearena. Saioaren azken 25 minutuetan countrya sortu baino lehenagoko musika egiten duen Doc Watson musikari itsuaren ibilbidea ezaguitzen ibili gara. Saioa deskargatu HEMEN.
Honekin lotuak
-
2010/03/25
Artayorran baño, yantzan obetó!#42EME(III)
-
2014/02/13
IBAIZABAL: Bilboko Kronika