IBAIZABAL: Zurrumurruen aurka informazioz blai

Zurrumurruen aurkako hainbat ekimen sortu dira azken urteetan Euskal Herrian. Gauza jakina da aurreiritzi eta zurrumurruek gizarte bizikidetza nahasten eta zailtzen dutela. Eta bada zer egin ahots diskriminatzaile horien aurrean, arlo guztietan. Bilboko Udala Europako Kontseiluak bultzatutako zurrumurruen aurkako “Communication for integration – C4I” proiektuan ari da parte hartzen beste hiri batzuekin batera.  2013an jarri zuten abian Errekalde auzoan eta beste auzoetara zabaltzen joan dira. Helburua auzotarrak formatzea eta pentsatzea da, eta estereotipo faltsuei aurre egiteko. Auzotarrak agende aktiboak bihurtu eta akzioak egiten dituzte. Ane Lezama Zurrumurruen aurkako dinamizatzailearekin berba egin dugu.

Informazioa gehiago:

https://www.facebook.com/ProyectoAntirumoresBilbao/?fref=ts

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

IBAIZABAL: Basauriko Sagarrak talde ekologista ingurumena eta bizi kalitatea defendatzen

az. Ira 14 , 2016
Basauriko Sagarrak-Ekologistak Martxan taldeak eta Uribarriko zenbait bizilagunek Udalak Uribarrin eraiki nahi duen aparkalekuaren kontra protesta egiteko deia luzatzen diete auzoko bizilagun guztiei. ” Proiektuak ez ditu auzoan aparkatzeko dauden problemak konponduko. Kotxe gehiago erakarriko ditu zarata eta kutsadura maila igoz” ,  “aparkalekuak, behar izatekotan, herrigunetik kanpo kokatu beharko zen”. […]

Honekin lotuak