SOTOTIK: Reynols, Daniel Menche, Johannes B…

Reynols taldea Gaurko saio hau eta gero inork esaten ez badu ostegunean ordubetez irratia hondatu zela eta frekuentzia oso arraroak entzun zirela, inork entzuten ez gaituela pentsatzen hasiko gara(Serio). Gaurko musika aukeraketari dagokionez, Radian taldekoekin hasi gara, aurreiritzirik batere gabeko musika pertsonala egiten duen talde Vienarra, bateria, baju eta elementu elektronikoekin. Daniel Menche entzun dugu gero, ezagutzen erraza den soinu baten jabe den musikari estatubatuarra, gure iritzira beti tentsioaren bila dabilena eta instrumentu etnikoen tinbreetarako joera duena. Reynols gero(argazkian), erreferente bihurtu den talde argentinarra, zeinean Alan Courtis den kide nabarmengarrienetako bat. Euren “1000 chickens symphony”(euskaraz, 1000 oiloen sinfonia) entzun dugu, oilategi zoro batera garamatzana ezinbestean. Evol-ekin jarraitu dugu gero: Kaotikotasuna, originaltasuna, freskotasuna eta umorea ekarri dizkigu Bartzelonakoak, “Magia potagia” azken diskotik hartutako “Walpurgis” piezarekin. Amaitzeko, Johannes B Baionarraren pieza bat entzun dugu, eta bere gitarraren goxotasunaz agurtu horrela saioa. Deskargatzeko, egin klik HEMEN.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

SOLASALDIA Iñaki Barzenarekin: Eper erregistroa eta Greenpeace.

al. Api 16 , 2007
Gaurkoan, Iñaki Barcenak Eper erregistroa izan du hizpide. Europako Batasuneko zerrenda horretan Euskal Herriko 217 enpresa kutsatzaile agertzen dira, Petronor, Santurtziko termikoa, Arrigorriagako Rezola harrobia etab. Solasaldiaren bigarren zatian Greenpeace erakundeak duela gutxi aurkeztutako “Energia berriztagarrien egitasmoa” aztertu du Ekologista Martxan taldeko kide horrek. Solasaldi hau deskargatzeko, klikatu HEMEN. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/inakibarzena070416.mp3

Honekin lotuak