Ane Elordi, KORRIKAren koordinatzailea: “Euskara harrera hizkuntza da eta jendeak hurbiltzeko beharra sentitu behar du”

Bi urterik behin egiten den euskararen aldeko ekimen erraldoia berriz ere martxan jartzeko prest dago. 24. KORRIKA ate joka dugu, eta aurten honako helburua ezarri dute: inoizko parte-hartzaileena izatea. Martxoaren 19an Atharratzetik abiatuta, 11 egunez eta 10 gauez Euskal Herria zeharkatuko du euskararen aldeko lasterketak, 2.175 kilometro eginez eta 3.436 lekuko-hartze eskuz esku eramanez, martxoaren 29an, Bilbon amaitu arte. Zuberoako Basabürüa bezalako “itzalguneetatik” hasi, eta hiriburuetara iritsiz, KORRIKAk beste behin erakutsi nahi du euskara herri oso baten arnasa dela. Ibilbide zabal eta parte-hartzaile honen atzean dagoen lana, erronkak eta mezua hobeto ezagutzeko, gaur gurean dugu Ane Elordi KORRIKAko koordinatzailea.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Honekin lotuak