Emakumeak Zientzian, hamar urteko bidea ospatzen eta etorkizuna marrazten

Emakumeak Zientzian programak hamargarren aldia izango du aurten, eta, orain arteko ibilbideari ez ezik, etorkizunari ere begiratuko dio. Sortu zela hamar urte igaro ondoren, proiektuak berretsi egiten du bere uste sendoa: aurrerapenak aurrerapen, bada oraindik ere desberdinkeriarik zientzian. Hortxe jarraitzen dute, ikusten dute nola eraikitzen den jakintza, nork duen ahotsa, nork gidatzen duen eta zeinek jarraitzen duen bazterrean. Era berean, honaino iritsi izanari esker hartzen dute astia zergatik jarraitu behar duten hausnartzen. “Marea bizia gara” leloa aukeratu dute aurten. Jardunaldiak otsailaren 3an hasiko dira eta otsailaren 11n emakumeen zientza eguna ospatuko dute Donostian. Amaia Arregik ekarri dizkigu zehetasunak.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Ane Elordi Korrikako arduraduna Aizu aldizkarian

az. Urt 21 , 2026
Hilabetero egiten dugu AEKren AIZU aldizkariaren errepasoa eta hilabete honetan ere Eñaut Mitxelenarekin aritu gara berbetan. Azaletik abiatu dugu errepasoa, urteko lehenengo zenbakian Ane Elordia izan da protagonista Korrikako arduraduna da. Gero eta gutxiago falta da Korrikaren edizio berri bat hasteko eta ekitaldiaren nondik norakoak berba egin dute berekin. Erreportajean […]

Honekin lotuak