Marketin eta 3Dko ziloetako ikasleek Birziklaon proiektuari ekin diote Bilboko udalarekin batera. Helburua, murriztea, berrerabiltzea eta birziklapenaren aldeko apustua egitea dela adierazi dute antolatzaileek. Horretarako, antolatutako ekintzen artean, Instagramerako challenge bat sortu dute gazteek 24 ordu plastikorik gabe egotea zer den ikusi, eta hausnartzeko. Eragin soziala duen kanpaina hau BBK Open Science jaialdian aurkeztuko da hezkuntza berrikuntza sailean ekainaren 10ean. Harrobi ikastolako Zuriñek kontatu dizkigu proiektuaren xehetasun guztiak. Entzun!
Deskargatu hemen