Eman diote hasiera Emakumeak Zientzian egitasmoaren 9. edizioari. Tailerrak, emanaldiak, jolasak eta hitzaldiak daude ekimenaren baitan. Adibidez, otsailaren 13an, Zabalguneko eraikinean “Emakume zientzialariak atzo eta gaur” hitzaldia egongo da. Lau zientzialari izango dira bertan: Maria Navarro Gastiasoro, Alejandra Ruiz, Estefania Abad eta Maibelin Rosales. Bakoitzak iraganeko zientzilari bat omenduko du. […]

‘Hazia erein’ leloa aukeratu du Emakumeak Zientzian egitasmoak aurtengo ediziorako. Mezu horrekin adierazi nahi dute, zientzian berdintasuna lortzeko bidean, ekintza txikienek ere aldaketa handiak ekar ditzakeela. Bilbon, Gasteizen eta Donostian izango dira ekintzak. Edurne Gaston Estanga Elhuyarreko kidea eta Emakumeak Zientzian ekimenaren koordinazio-taldeko kidea izan dugu gurekin. 35 euskal erakundek […]

Gaur, Otsailaren 11a, Emakume eta Neska Zientzialarien Nazioarteko Eguna da. Horren harira, hainbat ekitaldi egongo dira Bilbo eta Donostia inguruan; Eureka Zienzia Museoan, Arte Ederren Bilboko Museoan edota Donostiako Tabakaleran, besteak beste. Otsailaren 8an hasi eta 28ra arte haur, gazte, edota helduentzako askotariko tailer, filma, erakusketa eta bestelako hitzaldiez gozatzeko […]