BLV- Art jaialdiaren hamargarren edizioa aboiatuko da ostegunean

Bilboko Udalak BLV – ART Jaialdiaren XX. edizioa aurkeztu du, apirilaren 16tik 26ra bitartean Bilbo Zaharreko hainbat gunetan egingo dena. Urteurren berezi honetan, jaialdiak sorkuntza eszeniko garaikidearen erakusleiho izaten jarraituko du, formatu berritzaileak eta diziplina anitzeko proposamenak publikoari hurbiltzeko helburuarekin. Egitarau zabal eta askotarikoari esker, Bilbo Zaharra kultur jardueren epizentro eta arte eszeniko berrien topagune bihurtuko da hamar egunez.
Jaialdiak hamar konpainiaren lana bilduko du —horietatik bost Euskadikoak—, eta guztira hamaika emanaldi eskainiko dira, denak Bilbon lehen aldiz ikusgai. Horien artean bost erabateko estreinaldi izango dira, eta beste hiru Euskadin lehen aldiz aurkeztuko dira. Antzerkia, dantza, performancea eta ikus-entzunezkoak uztartzen dituen programazioa hainbat espaziotan banatuko da: Bilborock aretoan, Berreginen Museoan, Arriaga plazan eta San Frantziskoko Udaltegian.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Sarean Zehar #414: [Diseinu teknologikoa eztabaidagai: algoritmoak, ordainketak eta subiranotasuna]

al. Api 13 , 2026
Sarean Zehar irratsaioaren atal honetan, apirilaren 18an “mugikorrik gabeko eguna” ezartzeko Eusko Jaurlaritzak egindako proposamena aztertzen hasi gara. Ekitaldi jendetsuekin bat datorren data bat aukeratzearen ironia eztabaidatuko dugu. Halaber, zalantzan jartzen dugu parke estaliak familia-aisialdirako benetako alternatiba ote diren. Gero, Los Angelesen Metaren eta Googleren aurkako kondenara igaroko gara erabiltzaileen […]
414

Honekin lotuak